XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
50eko hamarkada modako talde gisa hasi zuen Athleticek. 1950-1951 denboraldian Bilbon gol ugari egin bazituzten, kanpoan emaitzak ez ziren hain onak izan eta Ligan nahiz Kopan bidezkoa besterik ez zuten lortu. Chamartínen jokatutako
1951-1952 denboraldian taldea bateratzea lortu zen. Bitartean
Antonio Barros entrenatzaile izan zen 1952-1953 denboraldian ere berdina gertatu zen. Kopan finalera iritsi zen eta Barcelonaren aurka jokatu zuen baina ez zuen titulua lortu. Zarrak lesio gogor bat gainditu ondoren
1954-1955 denboraldi berrian entrenatzailea Fernando Daucik izan zen. Entrenatzaile txekiar honek bi Liga eta hiru Kopa irabaztera eraman zuen Barcelona taldea eta bere ospea egiaztatzeko, Bilbon egon zen hiru denboraldietan Liga bat eta bi Kopa lortu zituen. Daucik jaunak talde mitiko hau berritzeari ekin zion eta lortu zuen emaitzarik onena Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza jokalariek osatutako aurrealdea izan zen. Talde berri bat osatu zen: Carmelo, Garai, Orue, Canito, Mauri, Maguregi, Artetxe, Markaida, Arieta, Uribe eta Gainza.
Bere erabakiak asko eztabaidatu eta kritikatu baziren ere, teknikari honek une hartan Espainian jokatzen zen futbolaren lehen mailara eraman zuen Athletic taldea. Hasiera hobezina izan zuen: Athletic taldeak Sevillaren aurka Kopa irabazi zuen, areatik kanpo Uribek egindako jaurtiketa ikusgarri bati esker. Bestalde, zaletuek, hainbeste urtez 10 zenbakia eraman zuen Panizo handia ez zuten ahaztu nahi.
Gol gogoangarriak (1946-1955)